Vente conmigo- Zatoz!

2015/11/14

Dorleta

El Santuario de Nuestra Señora de Dorleta está ubicado en Salinas de Leniz, a un par de kilómetros del centro urbano.
Se puede subir hasta el Santuario a pie, dando un agradable paseo.
Dorleta es la matrona de los ciclistas, y según nos contaron en el pueblo, debe su nombre a las antiguas dorlas que se empleaban antiguamente en el pueblo para la producción de la sal.



Dorletako Amaren Santutegia Leintz Gatzagan dago, herrigunetik pare bat kilometrotara.
 Oinez pasialditxo atsegin bat eginez lasai lasai igotzeko modura.
Dorleta, txirrindularien zaindaria da.
Herrian kontatu zigutenez bere izena aintzinako dorlei zor die.
 Dorla multzo baten goiko aldean eraiki zen Santutegiko amaren izena ezin beste bat izan...





Leintz Gatzaga

En el pequeño pueblo guipuzcoano de Salinas de Leniz, está el Museo de la Sal que recupera un pasado, en el que la producción de sal era el motor de la economía de sus habitantes.

La fuente de la que, aún hoy día brota el agua salada, se sitúa a los pies del Santuario de Dorleta que antiguamente fue un castillo.
En la época en la que la sal era un preciado bien económico, se construyeron junto a esta fuente ocho edificios destinados a su producción.
 Estos edificios se llamaban dorlas, debido a que en ellas trabajaban con una especie de caldera que utilizaban para calentar el agua salada, de forma que esta agua se evaporaba y la sal se cristalizaba.
Además, en el museo se muestran pequeñas maquetas para dar a conocer las distintas técnicas que se han empleado en las distintas partes del mundo para la extracción o producción de sal.


  Leintz Gatzaga gipuzkoar herritxoan kokatzen da Gatz Museoa, eta garai batean bertako biztanleen diru iturri izan zen gatz ekoizpenaren historia kontatzen digu. 
Gatz iturria, Dorletako Santutegiaren magalean dago, garai bateko gaztelu zaharraren ondoan.
Gatza ondasun ekonomiko preziatua zen garaian, gatz iturburuaren ondoan, zortzi eraikin eraiki ziren gatz ekoizpenerako. Eraikin hauek, dorla izena hartu zuten, gatzaren ekoizpenarako erabiltzen zituzten galdara moduko tresnak horrela deitzen zirelako. Galdara edo dorla hauetan botatzen zen ur gazia, berotu eta ura lurrundu ondoren, gatza kristaltzen zen.

Horretaz gain, museoak maketa txiki batzuen bitartez gatza lortzeko munduan zehar erabili diren teknika desberdinak erakusten dizkigu.






2015/11/10

Botxoko (7 años/urte)

 Este año el pistatxito ha cumplido 7 años. 
¡Felicidades!
Lo hemos celebrado en la sala de inventos de Botxoko.
Entre todos han hecho unas pizzas que estaban riquísimas y se lo han pasado en grande!


Aurten gure pistatxo txikiak 7 urte bete ditu. 
Zorionak laztana!
Oso azkar hazten ari zara eta oso harro gaude zutaz!!
Egun hain ederra ospatzeko zure laguntxoekin elkartu zara Botxokon, pizza goxo goxo bat egiteko eta ondoren dastatzeko, noski!!


2015/11/08

colourful OMA



Al bosque pintado de OMA, se accede a pie. Un agradable paseo de unos 45 minutos que comienza en el Barrio Basondo de Kortezubi, te lleva hasta este lugar escondido y misteriosamente bello...

OMAko baso margotura oinez joaten da. Kortezubiko Basondo auzoan hasita, 45 minutu inguruko iraunaldia duen ibilalditxo batek, edertasun misteriotsuz betetako leku eskutu  hontaraino garamatza...


 OMA es un lugar mágico...la atmósfera de un bosque encantado que te envuelve en sus colores, y sus olores, a tierra, a madera, a hierba, a ojas...a aire puro, a naturaleza...
Los árboles cobran más vida si cabe, a través de las figuras que representan, que van cambiando en función de la perspectiva de tu mirada..y hablando de miradas...el visitante no es el único que mira...algunos árboles tienen ojos de distintos tamaños y colores, y la sensación de sentirte observado es tan real como tu respiración...


OMA toki majikoa da...Baso sorgindu baten giroan murgiltzen zaituzte bere koloreek, eta bere usaiek: lur usaiak, egur usaiak, belar eta hosto usaiak...
Aire garbia, natura...Zuhaitzek izaera eta bizi berri bat lortzen dute, adierazten dituzten irudien bitartez..Gainera irudi hauek itxuraz aldatzen dira gure ikuspegiaren arabera.
Hori gutxu balitz, bisitaria ez da begiratzen duen bakarra. Zuhaitzek ere, tamaina eta kolore askoteko begiak dituzte eta beraien begirada suma dezakegu. Begiratua sentitzearen sentsazioa, gure arnasa bezain erreala da...



Info práctica:
-Llevar calzado y ropa cómoda
-Llevar agua, sobre todo yendo con niños
-La estancia en el bosque se puede alargar una hora mínimo, y después volver a Basondo puede llevarte casi otra hora más. Tenlo en cuenta para que no se te haga de noche, en caso de ir por la tarde.
-Se puede ir en coche hasta el parking de Basondo.
-En el Barrio de Santa Ana, (un par de Kilómetros antes de Basondo) está la cervecera MARKO.
-Llevar cámara de fotos y buena compañía...jijiji..


Info praktikoa:
-Jantzi eta oinetako erosoak eraman
-Eraman ura, batez ere txikiekin bazoaz..ez dut bidean iturririk ikustea gogoratzen.
-Egonaldia basoan gutxienez ordu bete luza daiteke eta gero berriz Basondora itzultzeko ia beste ordu bat gehio izan daiteke, beraz argi ibili gauak ez zaitzen harrapatu, batez ere arratsaldean joanez gero.. 
-Basondon kotxeak usteko aparkalekua dago, beraz bertaraino kotxez hurbiltzea dago.
-Santa Ana auzoan (Basondo baino pare bat kilometro lehenago) MARKO garagardotegia dago.
-Eraman argazki makina eta lagun onak...jijiji..



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...